AGENDA
“J.S. Elkano: Aztarnaren bila”, erakusketa eta bisita gidatuak euskaraz
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Itsasmuseum Bilbao bere atxikimendua adierazi zuen urtarrilaren 8tik eta 31 arteko asteazken, ostegun eta ostiraletan, arratsaldeko 16:30etan klase berezi bat izateko aukera eskeiniz egunero bere euskara maila hobetzeko esfortzua egiten duten euskaltegietako ikasle guztiei. Nola egingo dugu? Gure museoan momentu honetan irekita dagoen "J.S. Elkano: Aztarnaren bila" aldi baterako erakusketan, euskaltegietako B1 eta B2 mailatan dauden ikasleei zuzendutako bisita gidatua eginez.
Urtarrilaren 8tik eta 31 arteko asteazken, ostegun eta ostiraletan

Itsasmuseum

31/01/2020

- h.

Dohainik
Informazio gehiago
Bisitaren iraupena ordubetekoa da eta taldeak gutxienez 10 pertsonakoak eta gehienez 20 pertsonakoak izango dira. Aurretiazko izen ematea beharrezkoa da.
Jarduera honen bitartez Itsasmuseum-aren nahia euskara eta “J.S. Elkano: Aztarnaren bila” erakusketa bultzatzea da eta hau dela eta, jarduera hau doan izango da.
Erreserbak egiteko 94 608 50 00 zenbakira deitu edo komunika@itsasmuseum.eus helbidera idatzi.
Beste jarduera batzuk











