AGENDA
Itsas Igandeak – Urria
Urriaren 13an (eusk-gazt) eta 20an (ing) itsas igandeak bueltan ditugu. Oraingo honetan, tailerra 4-5 urteko umeei zuzenduta egongo da (Haur Hezkuntza). Plaza mugatuak: 10. Belaontzi pirata bat sortuko dugu altxor zahar bat aurkitzeko? Nola nabigatzen dute itsasontziek? Nola nabigatu dezake belaontzi batek azkarrago? Tailer honetan 4-5 urteko umeek, bikoteka, LEGO Education baliabideak eta metodologia erabiliz eta erronka bat bezala proposatuz, belaontzi pirata bat sortu behar dute. Belaontziek haizearen energia erabiltzen dutelaz ohartuko dira. Talde bakoitzaren ereduarekin, iragarpen eta froga desberdinak egingo dituzte, belak aldatuz, bere belaontzia azkarrena izateko. Ondorioak atera ondoren, bere belaontzi pirataren belak diseinatu, sortu eta frogatuko dituzte, tailerraren lehen zatian ikasitakoa praktikan jartzen duten bitartean. INFORMAZIO GEHIAGO • Adina: Haur Hezkuntza (4-6 urte) • Iraupena: 90 minutu • Datak: urria eta apirilaren artean, 2. igandean elebiduna: euskaraz eta gazteleraz (itsas igandeak / domingos marineros) eta 3. igandean ingelesez (sea sunday) • Plazak: 10 • Tarifa (BEZa barne): 6 €/ume eta murriztua 4€/ume (Itsasmuseum lagunak, Gaztedi Kutxabank Planaren bazkideak edo Hirukideko familiak) • Izena emateko: online (Itsasmuseum web orrialdea) eta txarteldegian • Kontsultak: didaktika@itsasmuseum.eus
Beste jarduera batzuk











