AGENDA

Ikastunen Eskolak: Bizkaiko talentu harrobia XX. mendean

Ekainaren 3an, Ikastunaren eta Lanbide Heziketaren Nazioarteko Eguna dela eta, Itsasmuseumek Bizkaiko lantegietako ikastunen eskolen omenezko jardunaldia ospatuko du.

Ikastun Eskola: Bizkaiko talentu harrobia XX. mendean

Itsasmuseum

03/06/2024

18:00 - 19:00 h.

Doan

Iñaki Irasueguik -La Navaleko zuzendari nagusi ohiak eta ontziolako eskolako ikaslea izandakoak- moderatutako topaketa ireki honetan, protagonisten eskutik ikastun-eskolak ezagutzeko aukera izango dugu. Jardunaldia mahai-inguru batekin hasiko da. Bertan zentro ezberdinetako ikasle ohiek prestakuntza-eredu horren berezitasunez hitz egingo dute non enpresek beraiek irakasten zieten etorkizuneko langileei haientzat burutuko zuten lanbidea; ikasketa-planez arituko dira sarbide-probetatik eguneroko gorabeheretara, burutzen zituzten zereginez eta instalazioez, irakasleez, harreman pertsonalez, diziplina arauez, profesional gisa izan zuten bilakaeraz, etab. Ondoren eztabaida irekia izango da, bertaratutakoei parte hartzeko, esperientzia pertsonalak kontatzeko edo haien ikuspuntua emateko aukera emango diena.

Ekainaren 3an, 18:00etan, Itsasmuseum Bilbaon

 

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.