AGENDA
Museoen Nazioarteko Eguna
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, bi proposamen berezi ditugu Itsasmuseumera hurbildu zaitezen:
-
ZURA ETA URA erakusketara bisita gidatua euskaraz bere zuzendaria, Konrado Mugertzaren eskutik. Erakusketa osatzen duten argazki artistiko xarmagarri eta literatura-testuen bidez, gure arrantza-portuek izan duten nortasun galerari buruz hausnartzera gonbidatuko gaitu.
-
Gozatu ezazu umore, ironia eta kolorez beteriko bisita antzeztuaz ITSASADAR APARTA erakusketan, Pablo Ugartetxea artistaren eskutik. Mundutik bidaiatzera gonbidatzen gaitu inoiz imajinatu ez ditugun Bilboko irudien bitartez (bisita gaztelaniaz).
Gainera, gogoarekin gelditzen direnentzat bisiten ostean solasaldi informala izango dugu Nave 9 kafetegian.
Bi jarduerak maiatzak 18an, 18:00etan izango dira eta sarrera doan izango da.
Eman izena info@itsasmuseum.eus helbidean edo 946 08 55 00 telefono zenbakian.















