AGENDA

‘Margolari bat bere paisaien bila’ hitzaldia, Begoña Alcalá Galianoren eskutik.

Begoña Alcalá-Galiano, artistaren biloba eta haren obran aditua, Álvaro Alcalá Galiano y Vildósolari buruzko hitzaldia emango du ekainaren 21ean, Bilboko Arte Ederren Museoak 'Eguraldi txarra. Holanda' obra maileguan utzi diolako Itsasmuseumi eta bertan egongo delako ikusgai datozen hilabeteetan Obra gonbidatua programari esker

'Margolari bat bere paisaien bila' hitzaldia
Begoña Alcalá Galiano

Itsasmuseum

21/06/2023

19:00 - 20:00 h.

Doan

Bilboko margolariak heziketa klasikoaren zurruntasuna eta begirada propio eta sentsitiboaren askatasuna uztartzen ditu bere obran. Itsasoan inspiratzen da, eta hara joaten da behin eta berriz. Lehenik Bilboko itsasadarrean eta euskal kostaldeko herrietan. Ondoren, mende berriaren egunsentian, Holandara edo Bretainiara doa, emozio ezberdin eta sakonen bila, bere koadroen bidez adierazteko modu berrien bila. Marinelek, belaontziek eta arrantzaleek beren obrak betetzen dituzte, eta paletan forma eta kolore berriak hartzen dituzte, argitsuak batzuetan, malenkoniatsuak besteetan, beti zintzoak eta pertsonalak.

Beste jarduera batzuk

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.