AGENDA
Bisita gidatua ‘Elkano. Nabigazioak eta zientzia’ erakusketara eta bisita Juanita Larando patatxari
Elkano Itsas Herria proiektuaren kultur programazioaren barruan, Elkanok orain dela 500 urte osatu zuen munduaren lehen itzulia ospatzeko, ekainaren 12tik 16ra bitartean Juanita Larando, patatxa motako ontziak bisitatuko digu.
Elkano Itsas Herria

Itsasmuseum

14/06/2022

18:00 - 19:00 h.

Asteartean Elkano. Nabigazioak eta zientzia erakusketa bisitatzera gonbidatzen zaitugu Xabier Armendariz itsas historialari da erakusketaren komisarioaren eskutik. XVI. mendearen hasieran zeuden eta Juan Sebastian Elkanok eta bere tripulazioak munduari lehen buelta emateko erabili zituzten nabigazio-teknikak azaltzen ditu.
Ostean, nahi duenak patatxa ezagutu ahal izango du.
Patatxa XVIII. mende inguruan euskal kostaldean erabiltzen zen ontzi-mota azkar bat da, eta erabilia izan zen bai toki batetik bestera albisteak bidaltzeko, bai portu eta kostaldeak zaintzeko. Kortsarioek ere asko estimatzen zuten ontzia zen; abordatzeetarako oso baliagarria iruditzen zitzaien. Hain zuzen ere, XVII. mendeko Donostiako kortsario eta, aldi berean, tabernari batek, Juana Larandok, eman dio izena patatxari.













