AGENDA

Bilboko Itsasadarraren garbiketa

Egin bat plastikorik gabeko itsasoen aldeko borrokarekin!

Bilboko Itsasadarraren garbiketa
Egin bat plastikorik gabeko itsasoen aldeko borrokarekin!

Itsasmuseum

18/02/2024

10:30 - 13:30 h.

-

Otsailaren 18an, igandea, Goazenup-ek eta Itsasmuseumek plastiko bilketa handia egingo dute Bilboko Itsasadarrean.

Lur eta uraren bidezko kontzientziazio eta ekintza jardunaldia izango da, herritar guztien parte-hartzeari irekia: familiak, lagun-taldeak, kirol-klubak, bere kontura datozen pertsonak, desgaitasun-egoeran dauden pertsonak, gazteak, nagusiak, piraguistak, elkarteak… denok zarete ongi etorriak!

10:30etan elkartuko gara Itsasmuseum Bilbaon. Bertan, informazio-briefinga egingo da eta jarduera-eremuak esleituko dira boluntarioen ezaugarrien arabera. Eskularruak, petoak eta poltsak banatuko dira, eta talde bakoitza erakundeko arduradunekin batera joango da, uneoro argibideak eta laguntza jasotzeko asmoz.

Ospakizun-jardunaldia

Bilketaren bukaera ospatzeko boluntarioek hamaiketakoa izango dute Nave 9n, Itsasmuseumeko kafetegian, eta 2024an zehar museoa bisitatzeko sarrera bikoitzak oparituko zaizkie.

Egunari amaiera aparta emateko, Barriomania rock eta blues taldearen kontzertua izango da, 13:30etan.

Bigarren bizitza bat plastikoei

Ekonomia zirkularraren printzipioen arabera, hondakinak sailkatu ondoren, bigarren bizitza bat emango zaie bildutako plastikoei hiri-altzari banku bat bihurtuz. Bankua Itsasoen Osasuna eremuan kokatuko da, itsas ingurunea babesteko museoaren erakusketa-gunean.

Aldez aurretik izena ematea eskatzen da goazenup@gmail.com helbidean.

Helbide horrek edozein zalantza argitzeko ere balioko du.

Eman izena, itxaroten zaitugu!

 

Eman izena
newsletterraren.

Eta izan gure
jardueren berri.