AGENDA
BBK Mendi Film
Abenduaren 4tik 7ra
Abenduaren 4a – 11:00 Itsasmuseum
Panel Talk: CVCEPHOTO CONTEST
RAFA ELORZA / JAN ZAHULA + SANDI BERTONCELJ + JOSÉ ALLENDE + JAVIER URBÓN
Hizlariak: Jan Zahula, Sandi Bertoncelj, Javier Urbón, José Allende, Rafa Elorzak aurkeztuta.
CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 7. edizioan saritutako 20 lan onenak Bilboko Metroko geltokietan eta Itsasmuseum-en egongo dira ikusgai aurten. Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen erakusketa da, eta tartean dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioko irudi izateko hautatu zen ‘The Edge of Guillotine’ lana, Jan Zahula argazkilari txekiarrarena, edota 2021eko CVCEPHOTOko irabazle nagusia, ‘The X’, Marcin Ciepielewski poloniarrarena. Irudi liluragarriek mendiko arnasa eta akzioa ekarriko dute berriro ere Bilboko Metrora (2013an Jimmy Chin eta 2015etik CVCEPHOTO) eta, Itsasmuseumen estreinakoz, Bilboko kresalarekin eta itsaso usainarekin bat egingo dute.
Aldibereko itzulpena gaztelania/ingelera
Abenduaren 5a – 11:00 Itsasmuseum
Mendi Talk: PASIOA VS ALGORITMOA
Hizlaria: Jaume Ripoll (FILMINeko sortzailetako bat eta zuzendari editoria). Aritz Galarzak(ETBko programazio eta ikusentzunezko edukien erosketen burua) aurkeztuta.
2008ko krisia lehertu aurretik jaio zen FILMIN, plataformen arteko gerra sortzen ari zenean, bai behintzat Espainian. Eta gainera era autonomoan egin zuen, bere plataforma sortuz. Geroztik ahoz ahoko promozioaren bidez urratu du bidea, eta erabiltzailearen esperientzian arreta handia jarri
Abenduaren 6a – 11:00 Itsasmuseum
Panel Talk: MENDIKO FILMEN MUSIKA
Hizlariak: Paula Olaz eta Joaquín Gómez
Zine-zaleak, modu batera edo bestera, hunkitu egiten dira filma baten soinu banda entzutean. Bada garaia lan horri berea emateko, konposatzaileak filmagintza taldeko sokakide bat gehiago bezala hartzeko, eta taldea gailurreraino iritsi dadin ematen duten laguntza aitortzeko. Fikziozko filmetarako hainbat lan ditu eskarmentu Paula Olazek, alor publizitarioan gehiago aritua da Joaquín Gómez eta film laburretara bideratu izan du naturarekiko duen miresmena eta konposatzaile gisa duen artea. Musikak mendiko zinemagintzari egiten dizkion ekarpenak izango dituzte mintzagai.
Abenduaren 7a – 11:00 Itsasmuseum
Panel Talk: ATXARTEKO LAGUNAK
Hizlaria: Arantzazu Sáez de Lafuente. Juanjo San Sebastianek aurkeztuta
Arantzazu Saez de Lafuente esperimentazio plastiko etengabean ari da lanean, eta naturaren tratamendua da bere indar-guneetako bat. Bere proiektu guztiek oinarri fotografikoa dute, eta Atxarteko honek ere halaxe du. Haitzarte hartara joatean, kontrajarritako oroitzapenak azaleratuko zaizkio, harrobiak sortutako joan-etorriena batetik, eta inguruko hormetan eskalada egitera joaten zirenena bestetik. Eta denbora igaro bada ere, ospatu egiten du eskalatzaileek eta mendizaleek mendiarekin duten hitzordura joaten jarraitzea.
______
INFORMAZIO GEHIAGO:
Aretoa: Auditorioa
Ordua: 11:00
Iraupena: Ordu bete
Aforo murriztua
Sarrera: doan
Gonbidapenak hartzeko www.mendifilmfestival.com
Aretoan sartzeko kontrola Mendi Filmeko kide batek egingo du QR kode bidez.
Beste jarduera batzuk







